Stanisław Poniatowski
Itxura
Stanisław Poniatowski kondea (Chojnik, Polonia, 1676ko irailaren 15a - Ryki, 1762ko abuztuaren 29a) poloniar militarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediako errege Karlos XII.aren laguntzailea izan zen, eta hark antolatutako espedizioetan parte hartu zuen. 1711n Sultanak Petri Handiarekin bakea izenpetu zuenean, Poloniara itzuli zen Poniatowski eta Augusto II.aren, Estanislao I.a Leszczynskiren eta Augusto III.aren zerbitzura lan egin zuen, hurrenez hurren.
Czartoryska printzesarekin ezkondu zen, eta hamar seme-alaba izan zituen, haien artean Poloniako errege izan zen Estanislao II.a Augusto.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stanisław Poniatowski |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.